Irisgarritasuna webgune batean dagoen informazioa guztiontzat eskuragarri jartzea da, erabiltzaileak ikusmenari, entzumenari edo motrizitateari lotuta izan ditzakeen gutxitasun fisikoak edo bere ingurunea gaindituta.
Gaur egun, milioika pertsona dira beren gutxitasun fisikoen ondorioz webguneetan nabigatzeko arazo ugari dituztenak. Hori dela eta, gure webgunea garatzerakoan, irisgarritasun hesiak murrizteko apustua egin eta ahalik eta erabiltzaile gehienentzat irisgarria izango den webgunea diseinatu dugu.
Horretarako, Webaren Irisgarritasunerako Ekimenak (WAI) ezarritako Irisgarritasun Jarraibideak jarraitu eta Word Wide Web Consortium (W3C) erakundeak gomendatutako formatu estandarrak aplikatu ditugu.
Ildo horretan, honakoak dira hartutako neurri nagusietako batzuk:
Webgunean zeharreko nabigazioa logikoa eta intuitiboa izan dadila ahalegindu gara eta, horretarako, orrialde guztietan egitura bera aplikatu dugu:
Teklatuaren accesskey edo lasterbideak webguneko edukietara zuzenean sartzea ahalbidetzen duten tekla konbinazioak dira; hau da, ez dago arratoia erabili beharrik.
Teklatuaren lasterbideak aktibatzeko modua sistema eragilearen eta nabigatzailearen menpe dago. Honako hauek dira ohikoenak:
Oharra: Netscape 4, Camino, Galeon, Konqueror, Omniweb, Safari (1.2 baino bertsio zaharragoak) eta Opera Windows/Linux (7.0 baino bertsio zaharragoak) nabigatzaileetan ezin da teklatuko lasterbiderik erabili.
Hala behar duten estekek, azalpena ematen dute «title» atributuaren bidez, estekaren helmuga argi eta garbi azalduz.
Gainera, ahal den neurrian, javascript funtzioetara estekak saihesten ahalegindu gara.
Webgune honek teilakatutako estilo-orriak (CSS) erabiltzen ditu informazioa aurkezteko, hainbat ingurunetan sarbidea eta behar bezala ikustea erraztuz.
Irudi guztiek deskribapen laburra eskaintzen dute «alt», «longdesc» edo «title» bidez.
Apaingarri gisa bakarrik erabilitako irudiek hutsik dauden testu deskriptiboak dituzte.
Webguneko edukiak irakurtzea errazteko, erabiltzaileak berak konfigura ditzakeen tamaina erlatiboko letra tipoak erabili ditugu.
Letraren tamaina handitu edo txikitzeko, hurrengo urratsak jarraitzea besterik ez dago:
Orrialde guztiak XHTML 1.0 Transitional eta irisgarritasuna TAW erremintarekin aztertu da, AAA maila lortuz.
Webgunea nabigatzaile nagusien (Internet Explorer 6.0 eta berriagoak, Mozilla, Opera) hainbat bertsiotan behar bezala ikusten dela egiaztatu dugu.
Hala ere, jakin badakigu irizpide horiek guztiak betetzeak ez duela bermatzen gure edukietara sartzea erraza izatea. Horregatik, zure iradokizunak helbide honetara bidaltzeko gonbidapena egiten dizugu: info[a bildua]hamaikaweb.net